Perpinyà

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Perpinyà

Languedoc-Roussillon
Perpinyà hiriko aireko ikuspegia.
Perpinyà hiriko aireko ikuspegia.

Perpinyàko armarria

Izen ofiziala Perpignan
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
Languedoc-Roussillon
Ekialdeko Pirinioak (66)
Perpinyà (burua)
Alkatea Jean-Paul Alduy (UMP)
(2001-2008)
Herritarra perpinyatar
Koordenatuak 42°41′55″N 2°53′44″E / 42.69861°N 2.89556°E / 42.69861; 2.89556Koordenatuak: 42°41′55″N 2°53′44″E / 42.69861°N 2.89556°E / 42.69861; 2.89556
Perpinyà Frantzia-n dago
Perpinyà
Eremua 68,07 km2
Posta kodea 66000
Biztanleria 116.700 bizt. (2005)
Dentsitatea 1.714,41 bizt./km²
Sorrera (?) Villa perpiniani villa erromatarra
X. mendea
Aglomerazioa Perpignan-Méditerranée
INSEE kodea 66136
http://www.mairie-perpignan.fr/

Perpinyà[1] (frantsesez eta ofizialki Perpignan) Ekialdeko Pirinioak (66) departamenduko eta Ipar Kataluniako hiriburua da, Tet ibaiaren ertzean kokatua. Bederatzi kantonamendutako burua da. Apezpiku egoitza, unibertsitatea eta aireportua ditu.

Eduki-taula

Historia[aldatu]

Mallorcako Erregeen jauregia
Kale izenaren seinale elebiduna, frantsesez eta katalanez

X. mendean sortu zen hiria. 1172an Aragoiko Erresumaren eskuetara igaro zen Perpinyà, Rosellóko konderriarekin batera. 1276tik 1344ra Mallorcako Erresumako hiriburu izan zen. 1659an Frantziaren agindupera igaro zen, Pirinioetako Hitzarmena sinatu zenean.

Ekonomia[aldatu]

Merkataritza (ardoa, fruituak, barazkiak) eta industria (metalgintza, pepergintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Turismoak ere garrantzi handia du.

Ondasun nabarmenak[aldatu]

Saint-Jean katedral gotikoa (XIV.-XV. mendeetan egina); Castellet gotorlekua (XIV. mendea); Mallorcako erregeen jauregia, museoa; Perpinyàko geltokia (dekorazioaren zati bat Salvador Dalík egina da).

Kirola[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 36. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-24 

Kanpo loturak[aldatu]