James Blunt
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | James Hillier Blount | |
| Jaio | 1974eko otsailaren 22a (38 urte) |
|
| Tidworth, Wiltshire (Ingalaterra) | ||
James Blunt jaiotzez James Hillier Blount (Tidworth, Wiltshire, Ingalaterra 1974ko otsailaren 22a - ) britainiar jatorriko egile abeslaria da. 2005ean iritsi zitzaion ospea, bere lehen diskoa izan zen Back to Bedlamekin eta bere You’re Beautiful abestiarekin. Bere musika pop, rock eta folk nahasketa da.
Bere karrera musikala hasi aurretik, britainiar armadan izan zen, armadak Blunten unibertsitate ikasketak ordaindu baitzituen, eta 1999an Kosovoko gatazkan parte hartu zuen OTANen bake indarrarekin. Han izan zen denboran, harreman estua izan zuen Mugarik Gabeko Medikuak erakundearekin, eta gerora bere kontzertu askotan enkanteak egin ditu erakunde horri laguntzearren. Gaur egun Eivissa uhartean bizi da.
[aldatu] Diskografia
- 2004: Back to Bedlam (15 milioi kopia salduta)
- 2005: Live From London EP
- 2006: Chasing Time: The Bedlam Sessions (2 milioi kopia salduta) (DVD/CD)
- 2006: Monkey On My Shoulder EP
- 2007: All the Lost Souls (5 milioi kopia salduta)
- 2007: The MySpace Transmissions digital EP
- 2008: All the Lost Souls: Deluxe Edition (DVD/CD)