Tenor
Wikipedia(e)tik
Tenorra gizonen ahotsen artean gorena da, eta halako ahotsa duen pertsona ere. Halaber, giza ahotseko tenor kantariaren pareko erregistroa duen musika tresnaz ere esaten da (adibidez: oboe tenorra, saxofoi tenorra, tronboi tenorra, biola tenorra eta tuba tenorra). Antzinako polifonian, cantus firmusa abesten zuen ahotsa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.