Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea
| Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea | |
|---|---|
| Egoitza | Brusela (Belgika) |
| Kideak | 28 estatu |
| Idazkari nagusia | Anders Fogh Rasmussen |
| Sorrera | 1949ko apirilaren 4a |
| Erakundearen webgunea | |
Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea edo NATO 1949. urtean Europako Mendebaldeko zenbait estatuk sortu zuten Gobernu arteko aliantza militarra da. Arlo politiko, militar eta ekonomikoan elkarri laguntzeko helburua du.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1949. urtean Belgikak, Frantziak, Luxemburgek, Herbehereek, Danimarkak, Islandiak, Italiak, Norvegiak, Portugalek, Kanadak eta Erresuma Batuak defentsa erakunde bat sortzea erabaki zuten, eta Ipar Atlantikoko Ituna sinatu zuten Washingtonen.
1952an Grezia eta Turkia elkartu ziren, eta 1955ean Alemaniako Errepublika Federala. 1982an Espainia sartu zen.
Sortu zenetik eta batez ere 1950etik 1980ra bitartean, NATOk garrantzi handiko papera izan du Europako politika bilakaeran. Aurrez aurre zuen Varsoviako Ituna. Gero, ordea, haren eta Sobietar Batasunaren eragina desegin ziren, eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen zeregina ere murriztuz joan da.
Antolamendua [aldatu]
Erakundearen zuzendaritza Ipar Atlantikoko Kontseiluaren esku dago, eta Kontseilu hori kide diren herrialdeen ordezkariez eratuta dago. Kontseiluko burua da erakundearen idazkari nagusia.
Alderdi militarrari begiratuta, hainbat adar eta agintaritza ditu: Hego Europakoa, Atlantikokoa, Mantxako itsasartekoa, eta Estatu Batuetakoa eta Kanadakoa.
Idazkari nagusia [aldatu]
2009. urteaz geroztik, Anders Fogh Rasmussen daniarra da NATOko idazkari nagusi.
Herrialde partaideak [aldatu]
Belgika (1949)
Kanada (1949)
Danimarka (1949)
Ameriketako Estatu Batuak (1949)
Frantzia (1949)
Islandia (1949)
Italia (1949)
Luxenburgo (1949)
Norvegia (1949)
Herbehereak (1949)
Portugal (1949)
Erresuma Batua (1949)
Grezia (1952)
Turkia (1952)
Alemania (1955)
Espainia (1982)
Txekiar Errepublika (1999)
Hungaria (1999)
Polonia (1999)
Bulgaria (2004)
Eslovakia (2004)
Eslovenia (2004)
Estonia (2004)
Letonia (2004)
Lituania (2004)
Errumania (2004)
Albania (2009)
Kroazia (2009)
Sartzeko hautagaiak [aldatu]
Hautagai bihur daitezkeenak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.