James Bradley
Wikipedia(e)tik
James Bradley astronomo ingelesa izan zen (Sherborne, 1693 - Chalford, 1762). Behaketa ugari egin ondoren, konturatu zen izarrak mugitu egiten zirela urtean zehar baina mugimendu hori ezin zitekeela bateratu Lurraren mugimenduarekin. Argiaren abiadura zehazteko modu berri bat asmatu zuen, lehenago Roemerrek emandakoa baino zehatzagoa. 1733an, Jupiterren diametroa neurtu zuen, eta izarren mapa bat egin zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.