Zientzien Errusiar Akademia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zientzien Errusiar Akademia edo Zientzien Akademia Inperialaren jatorrizko egoitza, San Petersburgoko Kunstkamera

Zientzien Errusiar Akademia (errusieraz Росси́йская Академия Наук, Rossískaya Akadémiya Naúk, edo, bere siglengatik, PAH), Errusiako akademia nazionala da. Erakunde honek, Errusia osoan ditu zientzia institutuak. Ohore bat da akademiako kide bezala aukeratua izatea, eta, egundaino, 500 berezko kide ditu akademiak. Sobietar garaian, SESBeko zientzien akademia bezala ezagutzen zen, eta bere buruzagitza Moskun ezarri zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petri I.a Errusiakoak sortu zuen akademia San Petersburgon, eta 1724ko urtarrilak 22ko senatuaren dekretuaren bidez abian jarria. 1724 eta 1917 bitartean San Petersburgoko Zientzien Akademia deitua izan zen. Bertan lan egiteko gonbidatuak, matematikariak, Leonhard Euler, Christian Goldbach, Nicolas Bernoulli eta Daniel Bernoulli kasu, enbriologialariak, Caspar Friedrich Wolff kasu, astronomo eta geografoak, Joseph-Nicolas Delisle kasu, fisikariak, Georg Wolfgang Kraft kasu, eta historialariak, Gerhard Friedrich Müller kasu, ziren.

Yekaterina Dashkova printzesaren zuzendaritzapean, (1783 eta 1796 artean, alegia), akademia kontratatu zuten errusiar hizkuntzako hiztegi akademiko handia biltzeko. Herrialdeko urruneneko tokiak esploratzeko espedizioek, buru bezala, akademiako zientzialariak zituzten, edo bertako partehartzaile aktibo gehienak. Hauek ziren Vitus Beringek Kamtxatkara eginiko bere bigarren espedizioko partaideak, 1733 eta 1743 artean, eta Peter Simon Pallasek Siberiara eginikoetan.

"Urrezko Burmuina", Zientzien Errusiar Akademiaren egoitza berria da, egoitza Moskun duena.

1925ean, Zientzien Errusiar Akademia, "Batasun osoko gorengo instituzio zientifiko" bezala errekonozitu eta SESBeko zientzia akademia bezal berrizendatu zuen. SESBeko zientzia akademiak, Zientzien Akademia nazionala sobietar errepubliketan ezartzen lagundu zuen (Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboan izan ezik), kasu askotan, zientzialari garrantzitsuei, beste errepublika batzuetan lan egin eta bizitzea baimenduz.

1934an, akademiako buruzagitzak, San Petersburgotik, herrialdeko hiriburua zen Moskura eraman ziren, zenbait institutu akademikorekin batera.

Sobietar Batasunaren kolapsoaren ondoren, 1991ko abenduak 2an Errusiar Federazioko presidentearen dekretuz, Zientzien Errusiar Akademia berrezartzen dute, SESBeko zientzia akademiaren instalakuntza guztiak oinordetuz Errusiako lurraldean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zientzien Errusiar Akademia