Edmond Halley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edmond Halley
Edmond Halley
Zientzialaria
Arloa astronomia, matematika, fisika, meteorologia
Jaio 1656ko urriaren 29a
Ingalaterra Haggerston, Londres (Ingalaterra)
Hil 1742ko urtarrilaren 14a
Ingalaterra Greenwich, Londres (Ingalaterra)
Lan-erakundeak Greenwicheko Errege Behatokia
Lanak Halley kometaren orbita kalkulatu zuen


Edmond Halley (1656ko urriaren 29a1742ko urtarrilaren 14a) Ingalaterrako astronomoa, geofisikaria, matematikaria, meteorologoa eta fisikaria izan zen.

Gaztetik izan zuen interesa astronomiaren gainean. Santa Helena uhartera joan zen hegoaldeko hemisferioko zerua aztertzera. Lan horren ondorioak Catalogus stellarun australium argitaratu zuen Londresen 1679an.

Isaac Newtonen laguna, Halley berak bultzatu zuen Principia Mathematica idaztera, eta probak zuzentzeko ardura hartu zuen.

Royal Society delakoan sartu zen Santa Helenatik itzulita. Newtonen grabitazioaren teorian oinarrituta, kometa baten orbita kalkulatu zuen lehen aldiz (1682), eta iragarri zuen 1758an berriro zela itzultzekoa. Haren omenez Halley izena jarri zitzaion kometari.

1720an Greenwicheko Errege Behatokiko buru izendatu zuten.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak