James Chadwick

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Chadwick

Sir James Chadwick (Manchester, Ingalaterra, 1891ko urriaren 20a - Cambridge, Ingalaterra, 1974ko uztailaren 24a) fisikari ingelesa izan zen.

Biografia

Rutherforden ikaslea izan zen. Fisika nuklearraz arduratu zen nagusiki, eta alfa izpien erradiazioak materian eragiten duten desintegrazio artifiziala ikertu zuen. 1932an, neutroia aurkitu zuen, eta aurkikuntza horri esker zehaztu ahal izan zen, hain zuzen, atomoaren nukleoaren egitura.

1935ean, Fisikako Nobel saria eman zioten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Chadwick Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak