James Chadwick
Wikipedia(e)tik
Sir James Chadwick (Manchester, Ingalaterra, 1891 - Cambridge, Ingalaterra, 1974) fisikari ingelesa izan zen.
Biografia [aldatu]
Rutherforden ikaslea izan zen. Fisika nuklearraz arduratu zen nagusiki, eta alfa izpien erradiazioak materian eragiten duten desintegrazio artifiziala ikertu zuen. 1932an, neutroia aurkitu zuen, eta aurkikuntza horri esker zehaztu ahal izan zen, hain zuzen, atomoaren nukleoaren egitura.
1935ean, Fisikako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.