James Gosling
Wikipedia(e)tik
James Gosling Kanadar informatikaria, Java programazio-hizkuntzaren sortzailea (Alberta, 1956). Informatika-ikasketak egin zituen. 1991n, Java konpainian hasi zen lanean, ezkutuko proiektu batean. Emaitzak 1995ean argitaratu ziren, eta emaitzok beste dimentsio bat eman zieten Interneten ahalmenei. Javak aukera ematen du programa txikiak sarean banatzeko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.