Jane Wigham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jane Wigham

Bizitza
JaiotzaGlasgow, 1801
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1888ko azaroa (86/87 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAckworth School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksufragista eta abolitionist (en) Itzuli
Eliza Wigham, Mary Estlin eta Jane Wigham 1845 inguruan.

Jane Wigham, sortzez Jane Smeal (1801-1888ko azaroa) sufragista eta abolizionista eskoziarra zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jane Smeal Glasgown jaio zen, 1801ean. William Smealen arreba zen. Yorkshireko Ackwortheko quaker eskolan ikasi zuen. Bere familia Edinburgon bizi izan zen lehenik, eta, gero, Aberdeenen.

Glasgow Ladies Emancipation Society elkarte antiesklabistaren buru eta idazkari bihurtu zen Smeal.[1] William Smeal anaiak 1822an Glasgow Anti-Slavery Society sortu zuen, 1833an sortutako Glasgow Emancipation Society delakoaren aitzindaria.[2]

1838an, Darlingtongo Elizabeth Pease Nicholekin batera, Address to the Women of Great Britain izeneko liburuxka argitaratu zuen. Bertan, jendaurrean hitza hartzeko eta esklabotasunaren aurkako emakumeen erakundeak eratzeko gonbita egiten zieten emakumeei. Victoria erreginarentzat prestatu zuen hitzaldia izan ei zen Karibeko esklabotza amaitzeko “azken kolpea”.

1840an, Jane Smeal John Wighamekin ezkondu zen, te-saltzaile eta Glasgowko quaker abolizionistarekin. Eliza Wigham errainarekin adiskidetasun- eta lankidetza-harreman estua izan zuen, zeina esklabotzaren aurkako Mundu Konbentzioan ordezkari baitzen, Londresen, urte berean.[1]

Edinburgh Ladies' Emancipation Societyk bere jarduerak bertan behera utzi ondoren, Janek eta Elizak, lagun batzuekin batera, Edinburgh National Society for Women's Suffrage sortu zuten, National Society for Women's Suffragen filiala. Priscilla Bright McLaren zen lehendakaria, Elizabeth Pease diruzaina, Eliza Wigham eta Agnès McLaren, berriz, idazkari-kideak.[3] Edinburgoko elkartea talde britainiar nagusietako bat bihurtu zen. Eliza eta Jane Wigham William Lloyd Garrison estatubatuar abolizionista eta erreformatzaile sozialaren jarrera polemikoen alde zeuden.[1]

John Wigham 1864an hil zen, eta Eliza Edinburgoko South Grey Street-eko familia-etxean egon zen, amaginarreba zaintzeko. Jane Wigham 1888ko azaroan hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz.[1]

Ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, “hiriko heroi ahaztuak” aitortzeko xedez, Edinburgoko historialarik egindako kanpaina baten ardatz izan ziren XIX. mendean Edinburgon elkartutako lau emakume: Elizabeth Pease Nichol, Priscilla Bright McLaren, Eliza Wigham eta Jane Wigham.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Lesley M. Richmond, 'Wigham, Eliza (1820–1899)', Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 accessed 3 June 2015
  2. Women on the Platform, DRBs Scottish Women’s History Group. Retrieved 3 June 2015
  3. National Society of Women's Suffrage. Examiner; 14 Jan 1871; 3285; British Periodicals pg 55
  4. Campaign to honour four 'forgotten' heroines of Scottish history, The Herald (Glasgow), 2 June 2015. Retrieved 5 June 2015

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]