Glasgow
|
Glasgow |
||
|---|---|---|
| — Hiria — | ||
|
|
||
| Izen ofiziala | Glasgow | |
| Estatua Herrialdea Tenientetza |
Glasgow |
|
| Koordenatuak | 55°51′33″N 4°15′35″W / 55.85917°N 4.25972°WKoordenatuak: 55°51′33″N 4°15′35″W / 55.85917°N 4.25972°W | |
| Eremua | 175,5 km2 | |
| Biztanleria | 588.280 bizt (2009) | |
| Dentsitatea | 3.352,02 bizt/km² | |
| http://www.glasgow.gov.uk | ||
Glasgow (Eskoziako gaeleraz Glaschu, eskozieraz Glesca) Eskoziako hiririk handiena da biztanleriari dagokionez, herrialdeko hiriburua Edinburgh den arren. Halaber, Erresuma Batuko hirugarren hiririk populatuena da (Londresen eta Birminghamen atzetik), 590.000 inguru biztanle baititu hiriak berak, eta 1.200.000 biztanle inguru metropolitar guneak.
Industria Iraultzarekin hiria eta inguruko eskualdea munduko ingeniaritza gune nagusien artean sartu zen, batik bat itsasontzien eraikuntzan. Hori dela-eta, historiako tarte luzean Britainiar Inperioaren bigarren hiririk garrantzitsuena izan zen.
Eskoziako erdialdean eta barnealdean kokatuta dago, Clyde ibaiak zeharkatzen duelarik eta Lomond lakua hiritik hurbil dagoelarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1451n Glasgowko Unibertsitatea sortu zuten, ingelesezko munduaren zaharrenen artean dagoena.
- XIX. mendeko azken erdialdean zehar egitasmo arkitektoniko handiak eta ingeniaritza arlokoak gauzatu zituzten hirian, hala nola Loch Katrineren ubidea, metro eta tranbia zerbitzuak, Udaletxea, Mitchell Liburutegia eta Kelvingrove Arte Galeria eta Museoa.
- 1990ean Europako Kultura Hiriburutzat izendatu zuten.
[aldatu] Eraikinak
- Celtic Park
- Glasgowko katedrala
- Glasgowko unibertsitatea
- Glasgow Central geltokia
- Glasgow Queen Street tren geltokia
- Hampden Park
- Ibrox Stadium
[aldatu] Kirolak
Hiriko futbol talde nagusiak eta etsai porrokatuak Glasgow Rangers eta Celtic FC dira .
[aldatu] Barruti eta auzoak
[aldatu] Iruditegia
[aldatu] Hiri senidetuak
Glasgow ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Nurenberg (Alemania)
Rostov-on-Don (Errusia)
Dalian (Txina)
Habana (Kuba)
Turin (Italia)
Lahore (Pakistan)
Marseilla (Frantzia)
Betleem (Palestina)
[aldatu] Glasgowtar ezagunak
- James George Frazer (1854-1941) antropologoa.
- Frank Lloyd (1886-1960) film zuzendaria.
- Pearse Hutchinson (1927-) poeta.
- David McCallum (1933-) aktorea.
- Alex Ferguson (1941-) futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Billy Connolly (1942-) aktore eta abeslaria.
- Mark Knopfler (1947-) gitarrajole eta abeslaria.
- Kenny Dalglish (1951-) futbolaria.
- Angus Young (1955-), AC/DC taldeko gitarrajolea.
- Robert Carlyle (1961-) aktorea.
- David O'Hara (1965-), aktorea.
- James McAvoy (1979-), aktorea.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Glasgowko Udalaren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Glasgowko Unibertsitatearen webgunea
|
||||||||||||||
| Europako kultura-hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław |
||