Adiskideen Erlijiozko Elkartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Izar kuakeroa, XIX. mendetik aurrera erabilitako ikurra.

Adiskideen Erlijiozko Elkartea (ingelesez: The Religious Society of Friends) George Foxek (16241691) sortutako komunitate erlijioso protestantea da. Ingalaterran jaio zen arren, Estatu Batuetan zabaldu zen gehienbat. Eskuarki kuakeroak (ingelesez: Quakers, Dardaratiak) deitzen zaie, Foxek bere sermoietan erabiltzen zuen leloagatik, Tremble at the Word of the Lord («Dardar egizue Jainkoaren hitzarekin») eta kuakeroek beren erlijiozko zirrara dardaren bidez adierazteko ohitura zutelako. Ez dute sakramenturik onartzen, uko egiten diote epaiketetan zin egiteari, uko egiten diote armak egin eta erabiltzeari, anaiarteko borrokatzat dute gerra eta ez dute elizako inongo hierarkiarik onartzen. Prestutasuna eta filantropia dira beren ezaugarri nagusiak. 1947an Bakearen Nobel saria eman zitzaien.

Kuakero nagusietako bat William Pen izan zen, 1681ean Pennsylvania sortu zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adiskideen Erlijiozko Elkartea Aldatu lotura Wikidatan