Jantziaren Zentroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jantziaren Zentroa
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2017
Webguneahttps://kultura.errenteria.eus/jantziaren-zentroa/

Jantziaren Zentroak Euskal Herriko janzkera zein modaren historia gertutik ezagutzeko helburua duen museoa da. Errenteriako Udalaren babespean jaiotako ekimena da. Iraultza dantza taldeak kudeatzen du eta jantzi bildumagilea da. XVIII.-XX. mendeen arteko jantzien bilduma gordetzen du.[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitain Etxea izeneko eraikinean kokatuta dago, Errenteriako alde zaharreko XVII. mendeko eraikin barroko batean, 1638 urtean altxatua. Museoak, Jantziaren zentroak, 2017ko apirilaren 1ean zabaldu zituen ateak. Instalazioei dagokionez, atariko solairuan, harrera gunea eta aldi baterako erakusketak daude. Lehen pisuan, ikus-entzunezko bat ikusteko aukera du bisitariak. Horretan, Jantziaren Zentroa nola sortu zen, eta bertako erakusketak nola prestatu diren azaltzen da. Bigarren solairuan, XIX-XX mende artean herri xeheak janzten zuen arropa ikus dezakegu. Sarreran, Xanti eta Maialen Errenteriako erraldoi ezagunek ongi-etorria emango diote bertaratzen denari. Hirugarren, eta azken pisuan, modaren historiaren errepaso laburra XVIII-XX mendeetako goi mailako herritarren bizi-modua, ohiturak, janzkera ezagutzeko aukera.

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma Errenteriako Iraultza Dantza Taldearen lanari esker lortu da, 20 urtez Euskadiko janzkeraren historia aztertu baitu bere jardunerako: argazki zahar, idatzi, dokumentu eta jatorrizko arropak ikertu eta bildu ditu. Lan horren ondorioz, bilduma osatu eta Jantziaren Zentroan gorde egin du emaitza. Jantzi bakoitza kokatzeko garai berean, Europan indarrean zegoen moda aztertu du, Jantziaren Zentroan ikusgai dagoen erakusketaren inguruko azalpen zuzenak emateko. [2] Dohaintzak ere jasotzen ditu eta horregatik ezin da bilduma itxi gisa hartu.

Ikusteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asteburutan eta jaiegunetan zabaltzen da. Bisita gidatuak eskeintzen dira, euskaraz zein gazteleraz, aldez aurretik eskatuta. Parte hartzea sustatzeko Iraultza Dantza Taldeak sortutako hainbat jantzi janzteko proposamena luzatzen die zentroak bisitariei. Instalazioan, haritz egurrez egindako XIX. mendeko armairu bat dago, zabaldu ahal da, eta barruko arropa jantzita, ispiluan norberaren irudia ikusteko aukera dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]