Jarlsberg gazta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jarlsberg gazta
pressed cooked cheese (en) Itzuli eta Ahuntz gazta
Materialakbehi-esnea
Historia
JatorriaNorvegia
Honen izena duJarlsberg Manor (en) Itzuli

Jarlsberg gazta Norvegiako elikagai ezaguna da. Nahiz eta egun kontsumo handia izan, XX. mendearen hasieran desagertutzat eman zen. Behi esnez egina gurin antzeko ukia du, sabore gozo arin batez. Sukaldaritzan edo, baita ere, atariko gisa jaten ohi da. Norvegiako lizentziaz gaur egun Ohion[1] eta Irlanda ere ekoizten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazta mota hau Norvegian sortu zuten XIX. mendean. Sortzailea Anders Larsen Bakke (1815-1899) izeneko enpresaria izan zen. Jarlsberg izena hartu zuen sortu zen eskualdetik. Dena dela, 1918tik eskualdeak izena aldatu zuen, Vestfold konderria izena hartuz. 1900 urte inguruan gazta honen ekoizpena bertan behera gelditu zen. 1956an, ikertzaile batek, Ola Martin Ystgaard agronomoak, Norvegiako Nekazaritza Unibertsitatean, errezeta berreskuratu zuen. 1960. urtetik aurrera produktu honen ekoizpenari ekin zioten gaur egun arte.[2]

Kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegiatik kanpo Ameriketako Estatu Batuetan oso ezaguna da gazta hau; herrialde horretan inportatutako lehen gazta da Jarlsberga, eta merkatuan 30.000 salmenta puntu inguru ditu. Erresuma Batuan eta Australian ere oso ezaguna da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.farmanddairy.com/news/slice-of-norway-in-ohio-cheese/1593.html
  2. Ehlers, Steve; Hurt, Jeanette (2008). "Part 2: Old World Favorites. Ch. 10: Scandinavian and Baltic Cheeses § Norwegian Jarlsberg and Other Norsk Favorites". The Complete Idiot's Guide to Cheeses of the World. Dorling Kindersley. 102–3 or. ISBN 9781440636189.
  3. https://web.archive.org/web/20181116142152/https://www.highbeam.com/doc/1G1-124308248.html

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]