Jaume Ferrer de Blanes

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:19, 16 apirila 2015
Jaume Ferrer, Kristobal Kolonen maisua, Bartzelonako estatua.

Jaume Ferrer de Blanes (Vidreras, Girona, Katalunia, 1445 - Blanes, Katalunia, 1523) itsasgizona izan zen. Bizitza gehiena Blanesen igaro zuen. 1494an Gaztelako gortera deitu zuten, Ameriketako lurrak espainiarren eta portugaldarren artean banatzeko. El vot i parer de Mossen Jaume Ferrer izeneko txostenean (1495), Cabo Verdetik 370 legoa mendebaldera finkatu zuen muga, gerora errespetatu ez zena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaume Ferrer de Blanes Aldatu lotura Wikidatan