Cabo Verde
| Cabo Verdeko Errepublika 'República de Cabo Verde' |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: Unidade, Trabalho, Progresso <<Unitatea, Lana, Progresua>> |
|||
| Nazio ereserkia: Cântico da Liberdade |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Praia 14°55′ N 23°31′ O |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Portugesa | ||
| Gobernua | Demokrazia parlamentarioa Pedro Pires José María Neves |
||
| Independentzia - Portugaletik |
1975ko uztailaren 5 |
||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
4.033 km² (175.) % oso gutxi |
||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea Herritarra |
418.224 (164.) 101 biztanle/km² (-) caboverdetar |
||
| Dirua | Caboverdeko ezkutua (CVE) |
||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
UTC (UTC -1) Ez (UTC +0) |
||
| Interneteko domeinua | .cv | ||
| Telefono aurrezenbakia | +238 |
||
Cabo Verde (izen ofiziala República de Cabo Verde) Afrikako mendebaldean Ozeano Atlantikoan dagoen herrialde eta uhartedia da, Senegal estatuaren mendebaldera. Makaronesia erkidegoan dago eta 10 hiri handiz eta bost txikiz osatuta dago. Hiriburua Praia da (Santiago uhartean, 113.664 biztanle). Mindelo da beste hiri nagusi bat.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Sumendi uharte menditsu txiki ugarik osatzen dute uhartedia, bi multzotan banatzen dena: Haizaldeko uharteak (Santo Antão, São Vicente, Santa Luzia, São Nicolau, Sal eta Boa Vista) eta Haizebeko uharteak (São Tiago, Fogo, Brava eta Maio). Azken urteotako lehorteek ur arrastorik gabe utzi dituzte uharteak.
Klima [aldatu]
|
Urteko eguraldiaren ezaugarriak
|
Tenperatura
|
Euria (mm)
|
|
| Urtarrila |
75 °F
|
24 °C
|
5.3mm
|
| Otsaila |
75 °F
|
24 °C
|
3.8mm
|
| Martxoa |
77 °F
|
25 °C
|
1.3mm
|
| Apirila |
77 °F
|
25 °C
|
0.0mm
|
| Maiatza |
78 °F
|
25 °C
|
0.0mm
|
| Ekaina |
79 °F
|
26 °C
|
0.0mm
|
| Uztaila |
81 °F
|
27 °C
|
0.8mm
|
| Abuztua |
84 °F
|
29 °C
|
14.1mm
|
| Iraila |
85 °F
|
29 °C
|
33.6mm
|
| Urria |
83 °F
|
29 °C
|
6.5mm
|
| Azaroa |
81 °F
|
27 °C
|
2.5mm
|
| Abendua |
77 °F
|
25 °C
|
1.6mm
|
Giza geografia [aldatu]
Hizkuntzak portugesa (ofiziala) eta kreolera dira, azken hainbat aldaera dituena (Bádiuko Santiago, Maio, Fogo, Brava, São Vicente, São Nicolau, Sal, Boa Vista eta Santo Antão-koak). Erlijioa nagusia katolikoa da (% 93). Etniak kreoleak (% 71), afrikarrak (% 28) eta europarrak (% 28) dira.
Historia [aldatu]
Cabo Verden ez zen bizi gizakirik Portugalgo koroaren zerbitzuan zegoen Veneziako Ca´da Mosto itsasgizonak Cabo Verdeko uharteak 1456. urtean aurkitu zituenean eta Portugalgo kolonia bihurtu ziren 1470ean. Portugalen Inperioaren parte egin zituzten uharteak, Afrikaren kostaldetik urrun samar egoteagatik, Cabo Verde urez hornitzeko geldigune inportante bilakatu zen Portugalgo marinelentzat. Gainera, azukre-kanabera landatu zen eta, geroago, esklabo-merkataritzan paper garrantzitsua jokatu zuten uharteek. Esklaboen salmenta 1876. urtean legez kanpo utzi zenean hasi zen Cabo Verdeko koloniaren gainbehera.
Ameriketako kolonizazioa hasi ondoren, Oliveira Salazar diktadorearen azken urteetan gorpuztu zen Cabo Verdeko eta Ginea Bissauko abertzaleen higikundea, Amilcar Cabral buru zela. 1974ko iraultzaren ondoren, Lisboako gobernuak koloniekiko politika aldatu zuen eta 1975. urtean burujabetasuna eskuratu zuen Cabo Verdeko uhartediak, batik bat Cabo Verde eta Ginea-Bisauren Independentziarako Alderdi Afrikarraren (PAIGC) ahaleginei esker. Cabo Verdeko herria Ginea Bissaurekin bat egitearen alde agertu zen urte bereko hauteskundeetan, baina 1980. urtean Ginea-Bissaun Vieira militarrak Luiz Cabral aurrerakoiaren aurka egindako estatu kolpeak biderik gabe utzi zuen aukera hori. Cabo Verdek diplomazia zeregin garrantzitsuak bete ditu estatu neutral gisa (Angolaren eta Hegoafrikaren arteko hitzarmena, 1983-1984).
1990ean egin ziren lehendakaritzarako lehenengo hauteskunde libreak. Hauteskunde horietan Antonio Mascarenhas Monteiro, Demokraziarako Mugimenduaren hautagaia, irten zen garaile. Gobernu berriak merkatu ekonomiarako bidea hasi zuen: aseguru enpresak, arrantza eta bankuak pribatizatu egin zituen. Kanpoko laguntza barne produktu gordinaren % 46 zen, eta % 15 Cabo Verdetik kanpora zeuden 700.000 caboverdetarrek bidalitako diru igorpenek osatzen zuten. Gobernu liberalak, % 25eko langabeziari aurre egin nahian, estatua berrantolatzeko asmoa azaldu zuen. 1995ean inflazioa % 6koa izan zen, eta Cabo Verdeko ekonomiak kanpoko laguntzaren mende jarraitzen zuen. 1997an Lehen ministroak hitzarmen bat izenpetu zuen Italiarekin, turismoaren sektorean inbertsioak egiteko. 2001eko lehendakaritzarako hauteskundeak errepikatu egin behar izan ziren iruzurragatik, eta Gorte Gorenak erabaki behar izan zuen, azkenik, emaitza: Pires (PAICV, Cabo Verdeko Independentziaren Afrikar Alderdia) izendatu zen Monteiroren ondorengo, eta Jose Maria Pereira Neves, berriz, Lehen Ministro. Pires estatuaren sektorea dezentralizatzen eta pribatizatzen ahalegindu zen batez ere, eta pribatizatze prozesu horren ondorioz asko garestitu ziren oinarrizko zerbitzuak. 2005ean Nevesek NATOn sartzeko asmoa adierazi zuen, nahiz eta oposizioko alderdia, Demokraziarako Mugimendua, kontra agertu zen. 2006ko hauteskundeetan PAICV alderdiak (aurreko PAIGC) irabazi zuen berriz ere, eta Pires hautatu zen lehendakari.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Cabo Verde 22 udalerritan banatzen da (concelhos):
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritza, arrantza eta eraikuntza dira Cabo Verdeko ekonomia jarduera nagusiak. Labore nagusiak artoa, tapioka, kafea, azukre kanabera eta platanoak dira. Kafea, platanoak eta palmondoaren zenbait gai esportatu egiten dira. Atuna eta langosta arrantzatzen dira batez ere. Ardiak, zerriak eta behiak hazten dira. Industria nagusiak hauek dira: azukrearen fintzea, arrainaren ingurukoa, tabakoa eta edari bizien destilazioa. Mindeloko eta Porto Novoko portuetan transatlantikoak erregaiaz hornitzen dira. Nazioarteko aireportua Sal uhartean dago.
Caboverdetar ezagunak [aldatu]
- Eduardo Fernandes, "Dady" (1981-), futbolaria.
- Cesaria Evora (1941-), abeslaria
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.