Jean Delay

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jean Delay (Baiona, 1907ko azaroaren 14a - Paris, 1987ko maiatzaren 29a) psikiatra eta idazle lapurtarra izan zen. Oso lan garrantzitsuak egin zituen elektroentzefalografiaz, oroimenaren gaitzez, klinika psikiatrikoetako metodo biologikoez eta medikuntza-psikologiaz. Obra hauek idatzi zituen: Hiri grisa, Izenik gabeko gizonak eta André Gide biografia. Frantziako Medikuntza Akademiako kidea izan zen, eta Arte eta Letra Akademiakoa ere bai. Delayk prestatu zuen Rudolf Hess gidari naziaren eromenari buruzko txostena. Florence Delay aktoresaren eta Claude Delay psikoanalistaren aita izan zen.

Lanak

  • Les ondes cérébrales et la psychologie, 1942, PUF
  • Les Dissolutions de la mémoire, 1942, PUF
  • La cité grise, 1946, Flammarion
  • Les reposantes,(Jean Faurel izengoitiz), 1947, Gallimard
  • Hommes sans nom, , 1948, Gallimard
  • La jeunesse d'André Gide, 1956-1957, Gallimard
  • L'électricité cérébrale, 1973, PUF
  • Avant Mémoire, 1979, Gallimard, 1980
  • L'écarté de la grille, 1988, Gallimard

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Delay Aldatu lotura Wikidatan