Azaroaren 14
Wikipedia(e)tik
| << | Azaroa | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | |
| 2013 | ||||||
Azaroaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamazortzigarren eguna da, 319.a bisurteetan. 47 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1409 - Enirio-Aralarko mankomunitatea sortu zen.
- 1833 - Tomas Zumalakarregi Don Carlosen aldeko ejerzitoaren komandante nagusi izendatu zuten Lizarran.
- 1980 - ETAk Vicente Zorita Alonso zibila hil zuen Santurtzin.
- 1980 - Batallon Vasco Español talde terroristak Joakin Antimasbere Eskoz hil zuen Hernanin.
- 2004 - Batasunak Anoetako proposamena aurkezten du Donostiako Anoetako belodromoan.
- 2006 - Eusko Jaurlaritzak Babes Ofizialeko 8 etxebizitza desjabetu zituela jakitera eman zuen, okerreko erabilpenagatik.
- 2007 - Poliziak hiru herriko taberna (Xilko, Kanttu eta Tana herriko tabernak) miatu zituen, Baiona, Ziburu eta Hendaian, Iparralden.
Mundua [aldatu]
- 1533 - Franzisko Pizarrok gidatuta, konkistatzaile espainiarrrak Cajamarcara (Inka Inperioa) iritsi ziren.
- 1918 - Txekoslovakiako Errepublikaren sorrera.
- 1921 - Espainiako Alderdi Komunistaren sorrera.
- 1940 - Bigarren Mundu Gerran naziek Coventry hiria (Ingalaterra) bonbardatu eta deuseztu zuten.
- 1975 - Espainiak Mendebaldeko Sahara Maroko eta Mauritaniaren eskuetan utzi zuen.
- 1980 - Batallon Vasco Español talde terroristak Esperanza Arana eta Jokin Alfonso Etxeberria hil zituen Caracasen (Venezuela).
- 1982 - Solidarnosc mugimendu poloniarreko Lech Walesa askatu egin zuten, SESBeko mugan 11 hilabete atxilotuta egon ondoren.
- 2006 - Ustelkeri urbanistikoaren aurkako operazioa Marbellan, hamaika pertsona gehiago atxilotu zituzten, horien artean Mayte Zaldivar, Marbellako alkate ohiaren emazte izandakoa.
- 2007 - Frantziako langile publikoen %75a inguruk sindikatuek bultzaturiko grebarekin bat egin zuen, Gobernuak aurkeztutako erretreta erregimen berezien erreformaren aurka. Egun horietan grebak ugariak izan ziren lan sektore desberdinetan.
Arte eta kultura [aldatu]
- 2007 - Gontzal Mendibilek sortu eta zuzendutako Arrupe, mi silencio musikala Euskalduna Jauregian aurkeztuko du Pedro Arrupe jaio zela 100 urte betetzen direnean.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 2007 - Mondragon Corporacion Cooperativak lehen euskal industriagunea inauguratu zuen Txinan.
Mundua [aldatu]
- 1924 - Radio Barcelona irrati-katea inauguratu zuten, Europan sortu zen hirugarren irrati-katea izan zen.
- 1969 - NASAk Apollo 12 espazio-ontzia bidali zuen Ilargira. Ilargira bidalitako gizakiek tripulatutako bigarren misioa izan zen.
- 1971 - Mariner 9 espazio-zundak Martera iritsi zen.
- 2003 - 90377 Sedna asteroidea aurkitu zuten.
Kirolak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 2007 - Errealeko Administrazio Kontseiluak dimisioa aurkeztu zuen eta 2008ko urtarrilaren 3rako hauteskundeak egingo ditu.
Mundua [aldatu]
- 2010 - 2010eko 1 Formulako denboraldia: Sebastian Vettel alemaniarra munduko txapeldun eta Red Bull Racing taldea auto eraikitzaile txapelduna.
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1907 - Pedro Arrupe "Aita Arrupe" Jesusen Konpainiaren 28. Nagusia. (h. 1991)
- 1929 - Alfontso Irigoien euskal idazlea. (h. 1996)
- 1964 - Antxon Gomez euskal idazle eta EAE-ANVko idazkari nagusia.
- 1979 - Yves Salaberri "Xala" eskuzko pilotaria.
Mundua [aldatu]
- 1908 - Joseph McCarthy, estatubatuar politikaria (h. 1957).
- 1951 - Zhang Yimou, zine zuzendari txinatarra.
- 1954 - Bernard Hinault, txirrindulari frantziarra.
- 1954 - Condoleezza Rice, politikari estatubatuarra.
- 1972 - Edyta Górniak, abeslari poloniarra.
- 1978 - Mersing Nguyen, aktore estatubatuarra.
- 1984 - Marija Šerifović, abeslari serbiarra.
- 1986 - Berta Grosser, aktore alemaniarra.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
Mundua [aldatu]
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
- Diabetesaren mundu eguna.
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||