Jean Paul Gaultier
Wikipedia(e)tik
Frantses jostuna (Arcueil, Val-de-Marne, 1952). 1970ean, Pierre Cardin jostun handiari laguntzen hasi zen, eta Patourekin ere lan egin zuen gero. 1971etik 1973ra bitartean, Jacques Esterelen laguntzaile izan zen, eta 1974an eta 1975ean, Pierre Cardin etxearen Estatu Batuetarako bildumen sortzaile, Manilan. 1976an, lehenengo bitxi elektronikoak asmatu zituen. Urte hartan, estilista independente gisa, bere bilduma kaleratu zuen lehenengo aldiz jendaurrean, Découverte Jauregian. Hala ere, 1978 arte ez zuen aurkeztu gero ezagun egin zuten osagaiez hornituriko bildumarik. Urte hartan bertan, Jean-Paul Gaultier S.A. sortu zuen. 1990ean, Madonna abeslari estatubatuarrak Europako jiran erabili zituen 150 jantziak diseinatu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.