Jefferson Memorial
| Gune Historikoen Erregistro Nazionala (AEB) Memorial Nazionala |
|
|---|---|
Memorialaren ikuspegia |
|
| Kokapena | |
| Gertueneko hiria | Washington Hiria |
| Koordenatuak | 38°52′53″N 77°2′12″W / 38.88139°N 77.03667°WKoordenatuak: 38°52′53″N 77°2′12″W / 38.88139°N 77.03667°W |
| Azalera | 74.300 m2 |
| Eraikitze-data | 1938 |
| Arkitektoa | John Russell Pope |
| Izendatua | 1966eko urriaren 25a |
| NRHP erreferentzia | 66000029 |
| Administrazioa | Parke Nazionalen Zerbitzua |
Jefferson Memorial da Thomas Jefferson, Estatu Batuetako hirugarren presidente izandakoaren omenezko oroitzapen-monumentu bat, Washingtonen dagoena. Estilo neoklasikoko eraikin bat da, John Russell Pope arkitektoak diseinatua, zeinak nabarmenarazi nahi izan baitzuen Jeffersonek estilo erromatarreko eraikinekiko zeukan zaletasuna; horregatik, Erromako Panteoian inspiratu zen, eta eraikina kupula ikusgarri batez hornitu zuen, lurraren mailatik 39 metroko altueraraino iristen dena. Nazioarteko estiloaren jarraitzaileek, alabaina, gogor kritikatu zuten diseinua.
Monumentuaren eraikuntza 1939an hasi eta 1943an burutu zen. Barnealdean, Jeffersonen brontzezko estatua bat dauka, 5,8 metroko altuera eta 4336 kiloko pisua duena, 1947an paratua (Rudulph Evans izan zen eskultorea).