Thomas Jefferson
| Thomas Jefferson | |
|
|
|
|---|---|
| 1801 – 1909 | |
| Aurrekoa | John Adams |
| Ondorengoa | James Madison |
|
|
|
| 1797 – 1802 | |
| Presidentea | John Adams |
| Aurrekoa | John Adams |
| Ondorengoa | Aaron Burr |
|
|
|
| 1779 – 1781 | |
| Aurrekoa | Patrick Henry |
| Ondorengoa | William Fleming |
|
|
|
| Jaiotza | 1743ko apirilaren 13a Shadwell, AEB |
| Heriotza | 1826ko uztailaren 4a Charlottesville, AEB |
| Alderdi Politikoa | Demokrata-Errepublikarra |
| Sinadura | |
Thomas Jefferson (1743 - 1826), Estatu Batuetako hirugarren presidentea izan zen, 1801 eta 1809 urteen bitartean. Alderdi demokrata-errepublikarrekoa zen, kongresuko arduradun kontinental, gobernatzaile, estatuko idazkari eta lehendakari ordea ere izan zen. Independentziaren aldeko aldarrikapenaren egile nagusia izan zen.
Bizitza [aldatu]
Virginiako gobernari aukeratu zuten 1776an eta kargu horretan egon zen 1781 arte. Ondoren, Estatu Batuen ordezkari nagusia izan zen Parisen eta estatuko lehen idazkari nagusi izendatu zuten 1789an. 1794an George Washingtonengandik urrundu zen, Frantziako Iraultzaren alde agertu zelako, eta errepublikarren alderdia bultzatu zuen aurrerantzean. Estatu Batuetako lehendakari izan zen 1801-1809 bitartean eta Washingtonen kokatu zuen hiriburua. Louisianako estatua eskuratu zuen 1803an eta Europako gerra girotik kanpo eduki zuen bere herria ondoko urteetan. Lehendakaritza utzi eta Virginiako hezkuntzaz eta unibertsitateaz arduratu zen. Eraikuntzan ere aritu zen eta estilo berri bat hedatu zuen, errepublika gaztea izenekoa. Aski ezagunak zituen zientziaren metodoak; pisuei eta neurriei buruz saioak egin zituen.
| Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
|---|---|---|
|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush
Egungoa: Barack Obama |
||
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.