Jeremy Rifkin
Wikipedia(e)tik
Jeremy Rifkin (Denver, Colorado, AEB, 1945eko urtarrilaren 26a) estatubatuar soziologo, ekonomista, idazle eta aholkularia da.
[aldatu] Biografia
Bioteknologiaren industriaren eta gene-manipulazioaren aurkako ekintzailea da. Pentagonorako Ibilaldiaren antolatzailea (1968). Hiritar Batzordea sortu zuen 1969an, Estatu Batuetako gerra-krimenak salatu nahi zituzten Vietnameko beteranoez osatua. Bestalde, Brooklyn eta Harlem Ekialdeko auzo pobreak suspertzen laguntzen duten elkarteetan lan egin du.
1971n, People's Bicentennial Commission erakundea sortu zuen, Estatu Batuen sortzaileen balio iraultzaileak berreskuratze aldera. Hauek dira idatzi dituen libururik aipagarrienak: Common Sense II; How to Commit Revolution American Style.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.