Jerome K. Jerome

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerome K. Jerome

Jerome Klapka Jerome (Walsall, Staffordshire, Ingalaterra, 1859ko maiatzaren 2a - Northampton, Ingalaterra, 1927ko ekainaren 14a) britainiar idazlea izan zen.

Biografia

Lanbide askotan aritu ondoren, kazetari gisa lan egin zuen Home Chimes egunkarian. The Idler hilabetekaria eman zuen argitara 1892-1897 urteetan, eta To-day astekariaren zuzendari izan zen urte bertsuetan (1893-1897).

Umorezko idazle britainiar nagusietako bat izan zen, Idle Thoughts of an Idle Fellow (1886, Nagi baten pentsamendu nagiak) eta Three men in a Boat (1889, Hiru gizon ontzian) lanei esker. Autobiografia-eleberri bat ( Paul Kelver, 1902) eta oroitza-liburu bat (My Life and Times; 1926, Nire bizitza eta nire garaia) idatzi zituen halaber.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerome K. Jerome Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak