Jerome Kern
Wikipedia(e)tik
Jerome Kern Estatu Batuetako musikagilea (New York, 1885 - 1945). Musika-ikuskizunetako doinuak idatzi ditu, batez ere: Oh, Boy (1917), Sunny (1925), Show Boat (1927), Music in the Air (1932), eta Roberta (1933). Kernen kantu asko guztiz ospetsu egin dira, eta kantari eta musikari askoren errepertorioan leku berezia dute. Ezagunenak: Ol´ Man River, Can´t help Loving that Man of Mine, Smoke gets in your eyes. 1933. urtean Hollywoodera jo zuen, eta zinemarako musika sortzen jardun zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.