Jeronimo Mendieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:02, 28 apirila 2015

Jeronimo Mendieta (Gasteiz, 1525 - Mexiko Hiria, 1604), elizgizon eta historialari arabarra zen.

Biografia

Hogei urte zituela, 1545an, frantziskotar bihurtu zen. 1554an Mexikora, orduko Espainia Berrira, ebanjelizatzera bidali zioten. 1570ean etxera itzuli zen eta hiru urte geroago berriro joan zen Mexikorantz

Bibliografia

Liburu bakarra idatzi zuen Historia eclesiástica indiana izenekoa, Mexikon 1570 eta 1597 artean egina. Liburu honetan, Mendietak Karibe eta Mexikoren lehendabiziko ebanjelizazioa azaltzen da, ikuspuntu idiliko eta etnozentriko batetik eta baita bertoko hirien egoera kulturala.

Liburua argitaratzeko hiru mende pasa ziren, baina edukia ezaguna zen, batez ere frai Joan de Torquemadak zenbait kapitulu editatu zituelako.

Mendieta bere liburuan oso kritikoa da konkistaren ibilbidea ikusita, berarentzat ebanjelizazioa aberastasuna baino askoz ere inportanteagoa zelako. Horrela Asisko Frantziskoaren ikasgaiak jarraitu zituen. Kritika hauek erregearen gustukoak ez zirenez, liburua gordetzea eragin zuten.


Kanpo loturak