Jeseren Zuhaitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jeseren Zuhaitza, Jesusen zuhaitz genealogikoak hartzen duen izena da, Jesegandik abiatuta, David erregearen aita. Joan ebanjeliolariaren Apokalipsian, Jesusek, honako hau dio: Ni naiz Daviden sustrai eta kimua.

Jese izena, Isaiasen bikoizketa helenistiko bat da, eta, beraz, Ishai edo Isai bezala ere ezagutzen da. Mateok zein Lukas, Davidengandik abiatzen dira Josegana heltzeko (Jesusen aitaordea), baina, batenbatzuk, Lukasek aipatzen duen genealogia, izatez, Mariarena izango litzatekeela diote.

Itun Berriak, honela laguntzen du Isaiasen profezia: Isai (Jese)ren enborretik kimu bat irtengo da, eta bere sustraietatik kimu bat agertuko da. San Jeronimok, haga, virga edo birjina izatea eragin zuen (haga zena, baina baita birjina ere), honela, haga bat irtetzen delarik, Maria, Jesusen ama, eta, honengandik, kimu bat, seme bat, Jesus bera.

Jeseren zuhaitza, kultura kristauan, askotan irudikatu da, Hasierako bizitzaren zuhaitzarekin identifikatuz. Horren adibide bat Absolon Stummeren Jeseren Zuhaitza izeneko margolana da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeseren Zuhaitza Aldatu lotura Wikidatan