Jessie Christiansen

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Jessie Christiansen

Bizitza
JaiotzaAustralia, XX. mendea
Herrialdea Australia
Familia
Ezkontidea(k)Philip F. Hopkins (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAustraliar Unibertsitate Nazionala
Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea
St. Mary's College, Ipswich (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta astrofisikaria

spider.ipac.caltech.edu…
IMDB: nm8062264 Twitter: aussiastronomer GitHub: jessiechristiansen Edit the value on Wikidata

Jessie L. Christiansen (Australia, XX. mendea) astrofisikari eta ikertzaile australiarra da. Zientzia Exoplanetarioko Institutuko ikertzailea da, NASAren Azterketa eta Prozesamendu Infragorriaren Zentroko kidea. 2018an NASAren ingeniaritzako aparteko lorpenaren domina irabazi zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an Christiansenek fisika eta matematikako lizentziatura lortu zuen Griffitheko Unibertsitatean, bere maisutza amaitu zuen Australiako Unibertsitate Nazionalean eta doktoretza egin zuen Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatean Michael Ashley astronomoaren gainbegiradapean.[1] Bere tesirako ikerketaren zati handi bat Siding Spring Behatokian egin zen.[2] Doktoretza amaitu ondoren, Estatu Batuetako Harvard-Smithsonian astrofisika zentroan lan egin zuen ikertzaile gisa.[3] Kepler misioarekin bat egin zuen satelitearen eremuko exoplaneten katalogatzaile gisa. TESS misioaren plangintza-taldeko kide izan zen, eta haren satelitea 2018ko apirilaren 18an jaurti zuten.[4]

Christiansenek herritarren zientziaren lankidetza erabiltzen du exoplanetak bilatzeko Kepler teleskopioaren emaitza publikoak erabiliz.[5] Massachusettseko Teknologia Institutuko Ian Crossfield irakaslearen eskutik lan egin zuen,[6] eta 2018ko urtarrilean 5 exoplaneta aurkitu zituztela iragarri zuten, Eguzkiaren antzeko K2-138 izar bat orbitatuz.[7] Bere ikerketez gain, zientzia exoplanetarioari buruzko platikak eskaintzen dizkio publikoari,[8] eta 2018an NASAren ingeniaritzako aparteko lorpenaren domina irabazi zuen exoplaneta-eredu batean egindako lanagatik.[9] Dibulgatzaile zientifiko gisa, Discovery Science kanaleko NASA Unexplained Files programan agertu zen. New Scientist aldizkari zientifikorako eta Smithsonian Institutuaren Smithsonian argitalpenerako artikuluak idatzi ditu.[10][11] 2015ean, The New York Times egunkariari zuzendutako kexa-gutun baten sinatzaileetako bat izan zen,[12] Geoffrey Marcy astronomoaren sexu-abusuaren kasuari buruzko artikulu bat argitaratu zuena, biktimei eragindako kaltea minimizatzen zuena.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Michael Ashley» newt.phys.unsw.edu.au (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  2. (Ingelesez) Hidas, Marton; Webb, John; Ashley, Michael; Phillips, Andre; Christiansen, Jesse; Hamacher, Duane Willis; Curran, Stephen; Irwin, M. et al.. (2007). «The University of New South Wales Extrasolar Planet Search» Transiting Extrapolar Planets Workshop: 45–50. (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  3. (Ingelesez) Friday, Francis Reddy | Published:; August 2; 2019. «The Milky Way: Earth’s home galaxy» Astronomy.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  4. «SEMINAR: Jessie Christiansen [IPAC Caltech»] www.cpp.edu (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  5. «Zooniverse» www.zooniverse.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  6. (Ingelesez) Source, News Staff /. (2018-01-16). «Five-Planet System Found: K2-138 | Astronomy | Sci-News.com» Sci.News: Breaking Science News (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  7. Greicius, Tony. (2018-01-11). «Multi-planet System Found Through Crowdsourcing» NASA (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  8. «Exoplanets I Pre-registered Participants | Exoplanets I Conference» web.archive.org 2018-01-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  9. Mohon, Lee. (2017-07-05). «2017 Agency Honor Awards» NASA (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  10. (Ingelesez)
    1. author.fullName}. «Superfast spinning stars cause strangest weather in the universe» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  11. (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Redd, Nola Taylor. «How a Young Jupiter Acted as Both Protector and Destroyer» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  12. «Letter to NY Times» www.astronomy.ohio-state.edu (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  13. (Ingelesez) Overbye, Dennis. (2015-10-11). «Geoffrey Marcy, Astronomer at Berkeley, Apologizes for Behavior» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]