Jessie MacWilliams

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jessie MacWilliams britainiar informatikoa izan zen (Stoke-on-Trent, Ingalaterra, 1917 - 1990). Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta 1939. urtean beka bat lortu zuelarik, Johns Hopkins Unibertsitatera joan zen, Oscar Zariskirekin ikastera. 1940an Harvardera aldatu zen. 1958. urtean konputagailuen programazio-lanetan hasi zen Bell laborategietan, bere senar Walter MacWilliams ingeniariarekin batera. 1961ean Unibertsitatean sartu zen berriro, doktoregoa ateratzeko, Bell laborategietako lantalde teknikoan sartzeko baldintza hori jarri baitzioten. Horrela, Bell laborategian lan egin zuen, harik eta 1983. urtean erretiroa hartu zuen arte. Bere karreran zehar kodetze teorien inguruko lanak egin zituen, eta alor horretako teorema nagusietako bat eman zuen Combinatorial Problems of Elementary Group Theory (Taldeen teoria oinarrizkoaren problema konbinatorioak) tesian. MacWilliamsen ekuazioei esker emaitza bikainak lortu dira diseinu konbinatorioetan. Kode ziklikoak ere aztertu zituen eta kode sail abeldarretara zabaldu zuen bere azterketa. 1977an, eta Bell laborategietako Neil J.A. Sloane lankidearekin batera, The Theory of Error-Correcting Codes (Kode erorre-zuzentzaileen teoria) lana eman zuen argitara, ospe gehien eman zion lanetako bat.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]