John Dewey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ketxus (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:19, 25 otsaila 2016
John Dewey

John Dewey (ˈduːi ahoskatua) (Vermont, 1859ko urriaren 20aNew York, 1952ko ekainaren 1a) estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatiko bat izan zen. Pedagogo moduan, eskolaren helburua haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen, ikuspuntu pragmatiko batetik eta haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna eta eskolako demokrazia eta lankidetza bulzatuz. Bere ideiek batez ere 1920-1940 urte bitartean izan zuten eragina eta egun, hezkuntzan guztiz onartuak eta arruntak diren arren, bere garaian aurrerakoiak izan ziren eskola tradizional zurrunaren aldean.

Pedagogia

Pedagogo honek (modernismoaren barruan kokatua) eskola tradizionalaren eta antzinakoaren aurkako zenbait proposamen pedagogiko berri formulatu zituen. Hartara, hezkuntza berriak antzinakoa gainditu beharko du, ez soilik diskurtsoan baizik eta praktikan ere.

John Deweyren teoria aztertuta, haren ustez, hezkuntzaren zeregina, beharrezkoa izango da giza biziraupenerako; funtzio hori, gizartearen oinarrizko zereginen barne kokatzen da, aurrera egiteko ezinbestekoa izango da.

Umeak, bilatu, aztertu, miatu, eta ingurunea arakatu behar du, esperientzia ikasteko beharrezko metodoa izanik. Honela, egoera berrien aurrean interes, malgutasun eta kuriositatea handiagorekin erreakzionatuz. Kontrakoa, emandako emaitza finko baten arabera aritzea izango da. Beraz, hori jakinda, esperientzian oinarritutako teoria bultzatzen duela esan beharra dago, hau da, ikasketak, umearen esperientziaren araberakoak izango dira, honela, egiten duenaren kontzientzia hartuz. 

Deweyen iritziz, eskolak haurraren garapenaren alde jokatu behar du, garapen hori besteekiko elkartasunezko jokabidean izan behar dela nabarmenduz. Horrela, adimena haurrak beretzat duen zerbait izateaz haraindi, besteekiko harremanetan erabili behar duen zerbait da. Aldi berean, eskolak bizipen eta esperientziarako gune izan behar dela baieztatzen du, haurraren berezko jakin-mina aprobetxatuz, eta, teoria baztertuz, praktika, esperimentazioa eta jolasa (learning-by-doing) direla hezkuntzaren ardatza. Ildo beretik, Deweyek irakasleen jarduera lankidetzan eta etengabeko komunikazioan oinarritu zuen, haurraren hezkuntza prozesua behatuz eta zuzenduz. Irakasgaien araberako eskola ordutegiaren aurka agertu zen eta haurren praktika-jarduerek bizitzako arlo guztietarako irakaspenak eman ditzaketela erakutsi zuen[1]. Bere ideiak egiaztatu eta praktikan jartzeko, University of Chicago Laboratory Schools izeneko laborategi-eskolak sortu zituen Chicagon.

Hau posible izateko, eskolak zenbait puntu betetzea beharrezkoa izango da:

  • Umea hezkuntzaren erdigunea izan beharko da.
  • Umeak egiten ikasi behar du, interakzioa eta jarraipena ezinbestekoa izanik.
  • Eskolak bizitzaren errealitatea erakustea funtsezkoa izango da. Hau honela izanda, bertan, ezagutzak arazodun egoerak konpontzeko balio izango du.

Eskolak bete beharreko urratsak ikusita, Deweyren proposamen metodologikoa bost fasetan bereziko da:

  1. Umearen esperientzia aktuala eta erreala antzematea.
  2. Esperientzia horretatik sortutako arazo edota oztopoak identifikatu.
  3. Irtenbide posibleak bilatu.
  4. Irtenbiderako hipotesiak formulatu.
  5. Ekintzaren bidez hipotesiak egiaztatu.

Puntu hauek kontuan izanda, Deweyk, hezkuntza beharrezko elementutzat hartzen du, gizartearen eguneroko gertaerei aurre egiteko. Beraz, honen ustetan, hezkuntza behar soziala da, norbanakoaren ezaugarrien araberakoa izan behar dena: sexua, adina, etab. Honela, bi hezkuntza mota bereizten ditu, formala alde batetik, eskolan burututakoa izango dena, eta bestetik, ez formala, gizartean ematen dena.

Hau jakinda, umeak ikasteko erarik egokiena, gizartea eta bertan ematen diren jarduerak aztertzea izango da, horien artean, , usadioak edota sentimenduak. Baina Deweyren teoria jarraituz, hauek ez dira era fisikoan ikertu behar, baizik eta horien izaerari gizarte-ingurunearen bitartez. Honela, umea gizartean ematen diren jarduerak erreparatzen dituen bitartean, aldi berean honek bertan murgiltzen laguntzen du, bertako jarrerak barneratuz.

Honela, banakako edota taldeko esperientzia ikasketari esker, norbanakoak gizartearen biziraute teknikak ikasteaz gain, hauek garatzen ditu. Izan ere, Deweyk, bi metodo hauek bereizten ditu, taldekoa eta banakoa. Lehenengoa, xede komunetara heltzeko ekintza indartsua izango da; eta bigarrena, aldiz, hezitzailearen eta heziaren arteko interakzioa izango da.

Proposamen pedagogiko honen bitartez, gizartearen moralitatea (arauak, ohiturak, pentsaerak, kultura, eta abar) onartzeko lagunduko duen erreminta izango da hezkuntza.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Dewey Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Gaztelaniaz) Pedagogías del siglo XX. Cisspraxis, 47-58 or..

Bibliografia