John Flamsteed
Wikipedia(e)tik
Sir John Flamsteed (Denby, Ingalaterra, 1646 - Greenwich, Ingalaterra, 1719) ingeles astronomoa izan zen.
[aldatu] Biografia
Berak proposaturik sortu zen Greenwicheko behatokia 1676an, Karlos II.aren garaian, eta hark erregeren astronomo izendatu zuen. Argizagiak eta izar distiratsuak aztertu zituen. Azterketarako tresneria eta teknikak hobetu zituen; bere izena daraman proiekzio-metodo bat paratu zuen (maparen erdiko meridianoa eta lerro zuzenetan egindako paraleloak eta beste lerro kurbatuak dituena), eta Historia caelestis Britannica idatzi zuen (hil ondoren argitaratua, 1725ean); 3.000 izarren kokaera jasotzen da bertan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.