John Kenneth Galbraith

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:35, 22 urtarrila 2016
John Kenneth Galbraith
John Kenneth Galbraith
Datu pertsonalak
Jaio 1908ko urriaren 15a
Iona Station, Ontario ( Kanada)
Hil 2006ko apirilaren 29a
Cambridge, Massachusetts ( AEB)

John Kenneth Galbraith, (Iona Station, Ontario, 1908ko urriaren 15a - Cambridge, Estatu Batuak, 2006ko apirilaren 29a), kanadar-estatubatuar ekonomialaria eta diplomatikoa izan zen.

Biografia

Diplomatikoa, nobelagilea, egunkarietako kronikaria, eta erreferentziazko aholkulari politikoa. Oso kritikoa zen instituzioekin; haren kezka nagusia ez zen teoria ekonomikoa, bazik eta politika ekonomikoak gizartean zituen ondorioak.

1975. urtera arte Harvard Unibertsitatean aritu zen irakasle modura eta lan asko argitaratu zituen. Estatu Batuetako ekonomiari buruzko saiakerak idatzi zituen: American Capitalism (1952, "Ameriketako kapitalismoa"), The Liberal Hour (1960, "Liberalismoaren tenorea"), Money: Whence It Came, Where It Went (1975, "Dirua, nondik heldu eta nora joan zen").

The Affluent Society (1958, "Gizarte oparoa") liburuan, zerbitzu publikoen eta alor pribatuaren arteko desoreka salatu zuen. The Anatomy of Power ("Aginpidearen anatomia") liburuan, aginpidearen ezaugarriei buruzko gogoeta egin zuen. Kennedy lehendakariaren aholkulari izan zen, eta Estatu Batuetako enbaxadorea Indian (1961-63).

Esperientzia koloniala John K. Galbraithentzat

≪Independizatu berri diren herrietan kolonien aldian bizi izandakoa hartzen dute aitzakia nagusitzat zer edo zer txarto irteten denean. Eta herriotan gauza asko dabil txarto. Beraz, horri dagokionez ere mito sorburu bizia da kolonialismoa. Lehen, mitoak kolonialistek egiten zituzten. Orain kolonizatuek.

Kolonialismoa hil eginda, baina orbainak hortxe dira. Potentzia kolonial izan zirenak herri industril aberatsak dira orain. Haien koloniak izandakoak, berriz, munduko lurrik pobreenak dira. Pobreziaren errua kolonialismoari leporatzen zaio (...). Hori azaltzeko zuzenagoa litzateke bertako porrota aipatzeak, hango gobernu, politiko eta negozio gizonen eta politika ekonomikoaren huts egitea.≫

John K. Galbraith. "Ezbaiaren aroa", 1981.

Bibliografia


Erreferentziak