John Kenneth Galbraith

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Kenneth Galbraith
John Kenneth Galbraith
Datu pertsonalak
Jaio 1908ko urriaren 15a
Iona Station, Ontario (KanadaKanada)
Hil 2006ko apirilaren 29a
Cambridge, Massachusetts (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)

John Kenneth Galbraith, (Iona Station, Ontario, 1908ko urriaren 15a - Cambridge, Estatu Batuak, 2006ko apirilaren 29a), kanadar-estatubatuar ekonomialaria eta diplomatikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urtera arte Hardvard Unibertsitatean aritu zen irakasle modura. Estatu Batuetako ekonomiari buruzko saiakerak idatzi zituen: American Capitalism (1952, "Ameriketako kapitalismoa"), The Liberal Hour (1960, "Liberalismoaren tenorea"), Money: Whence It Came, Where It Went (1975, "Dirua, nondik heldu eta nora joan zen").

The Affluent Society (1958, "Gizarte oparoa") liburuan, zerbitzu publikoen eta alor pribatuaren arteko desoreka salatu zuen. The Anatomy of Power ("Aginpidearen anatomia") liburuan, aginpidearen ezaugarriei buruzko gogoeta egin zuen. Kennedy lehendakariaren aholkulari izan zen, eta Estatu Batuetako enbaxadorea Indian (1961-63).

Esperientzia koloniala John K. Galbraithentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪Independizatu berri diren herrietan kolonien aldian bizi izandakoa hartzen dute aitzakia nagusitzat zer edo zer txarto irteten denean. Eta herriotan gauza asko dabil txarto. Beraz, horri dagokionez ere mito sorburu bizia da kolonialismoa. Lehen, mitoak kolonialistek egiten zituzten. Orain kolonizatuek.

Kolonialismoa hil eginda, baina orbainak hortxe dira. Potentzia kolonial izan zirenak herri industril aberatsak dira orain. Haien koloniak izandakoak, berriz, munduko lurrik pobreenak dira. Pobreziaren errua kolonialismoari leporatzen zaio (...). Hori azaltzeko zuzenagoa litzateke bertako porrota aipatzeak, hango gobernu, politiko eta negozio gizonen eta politika ekonomikoaren huts egitea.≫

John K. Galbraith. "Ezbaiaren aroa", 1981.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]