John Loudon McAdam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Loudon McAdam

John Loudon McAdam (Ayr, Eskozia, 1756ko irailaren 21a - Moffat, Eskozia, 1836ko azaroaren 20a) eskoziar ingeniaria izan zen, errepideen eraikuntzan egindako lanagatik ezaguna batez ere. Errepideak eraikitzeko sistema berri bat garatu zuen, bere izenez ezagutzen duguna gaur egun, Macadam.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako Ayrren jaio zen. Hamar semeetan gazteena eta Waterhead baroiaren bigarren semea zen. Bere familiaren abizen tradizionala McGregor zen, baino McAdamera aldatu zuten arrazoi politikoak medio, James I.aren erregealdian.

Errepide eraikitzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkera joan zen bizitzera 1770. urtean, merkatari eta kontulari lanetan arituaz Independentzia gerla garaian. Bere osabaren kontulari etxean dirutza handia egin zuen eta 1783an itzuli zen Eskoziara. Bertan, Ayrshireko Sauchrien, lursail batzuk erosi zituen.

1812 Bristolera joan zen bizitzera.

Errepideak inguruko lurra baino gorago behar zuela egon eta legarrarekin eginiko geruzetan eraiki behar zela era sistematiko batean esan zuen. Erabilitako materialak eta errepideari eman zioan forma ganbilak ere uraren irteera errezten zuen.

Errepideak eraikitzeko sistema horrek bere izena jaso zuen: Macadam. Errepideak eraikitzeko sistema hau oso azkar zabaldu zen, eta Europako bide gehienak sistema honen bidez eraiki ziren XIX. mende bukaerarako.

Ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mundu gerlako Richard McCreery koronela da John McAdamen ondorengoetako bat. Richarden ama, Emilia McAdam, ingeniaren ondorengo zuzena zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Loudon McAdam Aldatu lotura Wikidatan