Jokin Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altuna III.a
Izen osoa: Jokin Altuna Altuna
Jaiotza data: 1996ko martxoaren 27a (28 urte)
Jaioterria: Amezketa (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,80 m
Pisua: 71 kg
Debutatze data: 2014ko ekainaren 24a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Jokin Altuna Altuna, pilota arloan Altuna III.a deituraz ezaguna (Amezketa, Gipuzkoa, 1996ko martxoaren 27a)[1] esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Txikitatik nabarmendu izan da, erasoko joko ikusgarria baitu, oldarkorra, irudimentsua, intuiziozkoa; ez du oso kolpe bortitza, baina kolpe mota guztiak teknika apartaz egiten ditu, eta eskuinez jotzen duenean bizi ateratzen zaio pilota.[2][3][4] Profesionaletan 2014ko ekainaren 24an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, Titin III.a handiaren aurka.[5]

Debutatu zuenetik bost hilabete betetzerako, profesionaletako bere lehen finala jokatu zuen: Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa, Iñaki Artolaren aurka.[6] Artola gailendu zitzaion, 22-8.[7] Profesionaletan egindako lehen urtebetean asko hobetu zuen defentsan (bereziki ezkerrez, debutatu berritan hutsunerik handiena zuen hartan), eta gorputzez indarra eta eusmena hartu zituen (debutatu berritan laster nekatzen zen, urtebete lehenago pneumotoraxa izan baitzuen, 2013ko uztailaren 17an egin zioten ebakuntzaz sendatua);[4] horri esker, 2015eko uda bikaina izan zen Altunarentzat, eta aurretik udako torneoetako bi finaletara iritsi eta galdu eta gero, irailean San Mateokoa irabazi zuen, Merino II.a lagun zuela, Olaizola II.a eta Urrutikoetxea 22-21 mendean hartuta.[8]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Altuna debutará ante Titin III», Aspepelota.com, 2014-05-30.
  2. Jon Eskudero: «Tolosaldeko uzta oparoa», Berria, 2014-06-20.
  3. «Altunak eta Urruzolak datorren asteartean debutatuko dute Eibarren», EITB.com, 2014-06-19.
  4. a b (Gaztelaniaz) Joseba Lezeta: «Jokin Altuna lleva la pelota en los genes», Diario Vasco, 2014-06-24.
  5. (Gaztelaniaz) Joseba Lezeta: «Victoria de Altuna III y derrota de Urruzola en los debuts de Eibar», Diario Vasco, 2014-06-24.
  6. Joseba Lezeta: «Altuna-Artola Promozio mailako finala Donostian jokatuko da», Diario Vasco, 2014-11-17.
  7. Ander Gartzia: «Etorkizun oparoko txapela», Berria, 2014-11-23.
  8. Asier Imaz: «Jokin Altuna: "Gauza asko dauzkat hobetzeko"», Tolosaldeko Ataria, 2015-10-01.

Kanpo loturak