Joseph Merrick
Joseph Merrick 1889an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joseph Carey Merrick | |
| Jaio | 1865ko abuztuaren 5a | |
(Ingalaterra) |
||
| Hil | 1890eko apirilaren 11a (27 urte) |
|
Joseph Carey Merrick (1865ko abuztuaren 5a, Leicester, Leicestershire - 1890eko apirilaren 11a, Londres) ingeles hiritar bat izan zen. Ustez, Proteusen sindromea deritzon gaixotasunaren ondorioz ikaragarrizko gorputz desitxuraketa jasan izan zuen, gaur egun arte ezagutzen den gaixotasun horren kasu larriena delarik. Elefante gizona ezizena ipini zioten, eta bere bizitzaldi gehiena erakustazoketan agertuz iragan beharra izan zuen.
Bere bizitzan aurrean jarri zaizkion oztopoek ez zuten atzera bota, aldiz, izaera jator eta prestuko gizona izan zen, gainera bere bizitzaren amaieraldera arte erakutsi ezin ahal izan zuen ohiko jendeak baino adimean handi eta zorrotzagoa zuela agertuarazi zuen. Bestalde, olerkiak ere idatzi izan zituen, haietako ospetsuena honako hau delarik:
| « | Is true that my form is something odd, But blaming me is blaming God; If I could reach from pole to pole |
» |
|
Egia da nire itxura zeozer arraroa dela, Nik polo batetik bestera ailegatzea lortuko banuke |
||
[aldatu] Zinema
1980. urtean David Lynch ingeles zinema zuzendariak John Merricken bizitzan oinarritutako The Elephant Man filma zinemaratu zuen, bertan John Hurt, Anthony Hopkins, Anne Bancroft, John Gielgud, Wendy Hiller, Michael Elphick, Hannah Gordon eta Freddie Jones aktoreek antzetu izan zutelarik.
[aldatu] Kanpo loturak
- Joseph Merrick ingelesaren omenezko orrialdea (Ingelesez)