Juan Antonio Zaldua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Antonio Zaldua
Bizitza
JaiotzaBusturia1952ko urriaren 14a (71 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta sukaldaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1971 / 1974640
Athletic1974 / 1980210
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina

Juan Antonio Zaldua Olazar (Busturia, 1952ko urriaren 14a) bizkaitar futbolari ohi eta sukaldaria da, atezain moduan aritu zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalduak 1969an Athletic Clubeko harrobian sartu zen. 1971n Bilbao Athleticera jauzi egin zuen eta bertan hiru denboraldi eman zituen hirurogeita hamar partida baino gehiago jokatzen. 1974an lehen taldera igo zen, hirugarren atezain bezala Jose Angel Iribar eta Víctor Marroren ondoren.[1] Hurrengo denboraldirako bigarren atezaina izatera pasa zen, Víctor joan baitzen. Bere debuta 1975eko urriaren 19an izan zen, Lehen Mailan, Racingen aurka.[2] 1976ko otsailaren 1ean, Camp Noun, Johan Neeskensi, garai hartako jaurtitzaile onenetakoa zena, penalti bat harrapatu zion.[3] Bere erretiroa Iribar beteranoarenarekin bat etorri zen, euskal klubean 28 partida jokatu ondoren.

Erretiratu ondoren, ostalaritzako negozioan aritu zen, eta haragian espezializatutako hainbat erretegi ireki zituen.[4][5][6] 1983ko uztailean José Manuel Rozas margolari bizkaitarraren heriotzarekin nahasi zen, berarekin istilu bat izan ondoren hil baitzen.[7][8]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea(k)
Bilbao Athletic 1971-1974
Athletic Club 1974-1980

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]