El Correo
"El Correo (Español)" Euskal Herriko gaztelaniazko egunkari bat da. Bizkaia eta Araban argitaratzen ditu bere edizioak, Bilbon egoitza nagusia edukita.
Gipuzkoan bere anaia "El Diario Vasco" da.
[aldatu] Historia
Lehen alea 1937ko uztailaren 6an argitaratu zen, "El Correo Español Diario de Falange Española y de las JONS" izenpean. Egunkaria inprimatzeko EAJri desjabetutako "Euzkadi"ren inprimategia erabili zuten urtetan. 1938an, agintaritza frankistak "El Pueblo Vasco" egunkariarekin batu zuen, "El Correo Español-El Pueblo Vasco" egunkaria sortuz. 1945ean "El Noticiero Bilbaino" egunkaria erosi zuen, Echevarria eta Bergareche familia burgesen jabetzakoa.
Hasieran mugimendu falangistaren egunkaria zena, eskuineko ideologia moderatuagoetara bideratzen joan zen. 1990eko hamarkadan izena aldatu eta El Correo izena hartu zuen. Gaur egun Vocento komunikabide taldearen barneko egunkaririk nagusiena da. Bi edizio dauzka, bata Bilbon egiten da, eta bestea Gasteizen.
[aldatu] Izenak
El Correo egunkaria 1937an falangistek lehen aldiz kaleratu zutenetik hainbat izen izan ditu:
- El Correo Español, Diario tradicionalista y de las JONS
- El Correo Español-El Pueblo Vasco, Diario tradicionalista y de las JONS
- El Correo Español-El Pueblo Vasco
- El Correo Español
- El Correo
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) El Correoren webgunea
| Euskal Herrian zabalkunde handiena duten egunkariak | ||
|---|---|---|
|
Euskal Herriko egunkariak: Berria • Deia • Diario de Navarra • Diario de Noticias • El Correo • El Diario Vasco • Gara • Hitza • Le Journal du Pays Basque • Noticias de Alava • Noticias de Gipuzkoa Espainiako egunkariak: ABC • El Mundo • El País • La Razón • La Vanguardia • El Periódico • Público Frantziako egunkariak: Aujourd'hui en France • France Soir • La Croix • La République des Pyrénées • La Tribune • Les Échos • Le Figaro • Le Monde • L'Humanité • Libération • Sud Ouest Kirol egunkariak: As • Mundo Deportivo • L'Equipe • Marca • Sport Doako egunkariak: 20 minutos • 20 minutes • ADN • Direct Soir • El Nervion • Metro • Qué! Azpimarratuta: euskara hutsezkoak. |
||