Juan Cruz Labeaga Mendiola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Cruz Labeaga Mendiola
Bizitza
JaiotzaViana1939ko urtarrilaren 16a (85 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta apaiza

Juan Cruz Labeaga Mendiola (Viana, 1939ko urtarrilaren 16a) arabar apaiz eta ikertzailea da, Artearen Historian doktore da, eta Vianari eta Zangozari buruzko hainbat azterketa arkeologiko, historiko, arteari buruzkoak eta etnografiak egin ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apaiz-bokazio goiztiarrekoa, 15 urterekin Iruñeko Metropoli Seminarioan sartu zen. 1954-1965 bitartean, Pablo Sarasateren Kontserbatorioan (1960-1965) egin zituen ikasketak, Fernando Remacha eta Miguel Echeveste Arrieta bezalako irakasleekin.

Presbiteroa eta organo-jolea izanik, Zangozako parrokietara bidali zuten koadjutore, eta 37 urtez egon zen han (1965-2002). 2002an Vianara bidali zuten, parrokiako lanetan laguntzera, eta apaiz-lana egin zuen zahar-etxeko kapilau gisa.

Urte horietan, Geografia eta Historiako lizentziatura egin zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta, ondoren, doktoretza, Arkeologian eta Artearen Historian espezializatuta. Bere lizentziaturako memoria, Vianako udal mugapeko Karta arkeologikoa, Enrique Vallespí Pérez irakasleak zuzenduko zion. 1985ean bere doktore-tesia argitaratu zuen Artearen Historia, Viana monumental y artística liburuan, María Concepción García Gaínzak zuzendua.

Nafarroako Ateneoa, Nafarroako Organoen Lagunak, Errioxako Ikasketen Institutua, Enrique II Albret Kultur Taldea, Estellerriko Ikasketa Zentroa, Eusko Ikaskuntzaren Elakrtearn eta Etniker Taldeko kidea da. Zangotzarra aldizkaria zuzentzen du. 1991-1995 bitartean Nafarroako Kultura Kontseiluko kide eta Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkariaren zuzendari izan zen.

Argitaratutako ikerlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vianan eta Zangozan egin du lan ia beti, eta askotariko gaiak jorratu ditu. 30 liburu inguru, 42 komunikazio kongresuetara eta 150 artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan. Bere liburuetatik, hauek dira aipagarrienak:

  • 1976. Carta arqueológica del término municipal de Viana (Navarra). Nafarroako Foru Aldundiak argitaratutako lizentziatura-memoria, 260 orrialde. ISBN 978-84-235-0048-2.
  • 1980. El castillo y las fortificaciones de Viana. Iruñea : Nafarroako Foru Aldundiak, Turismo zuzendaritza, Bibliotecas y Cultura Popular, D.L. ISBN: 84-235-0461-1
  • 1984. Viana monumental y artística. Nafarroako Gobernuak argitaratutako doktore-tesia, 494 orrialde. ISBN 978-84-235-0659-0
  • 1990. La obra de Luis Paret en Santa María de Viana. Nafarroako Gobernua, 146 orrialde ISBN 978-84-235-0922-5 .[1]
  • 1994. "Algunos materiales romanos del poblado de La Custodia, Viana". Actas del III Congreso General de Historia de Navarra. Nafarroako Gobernua.
  • 1994. Sangüesa. Nafarroako Gobernua, Panorama bilduma, 22, 74 orr. ISBN 978-84-235-1325-3
  • 1996. Banda municipal de Sangüesa. Zangozako Udala, 168 orrialde.
  • 1998. "Fíbulas anulares en el poblado de La Custodia, Viana", Trabajos de arqueología Navarra, 13 ISSN: 0211-5174, 1997-98, 33-48 orr.
  • 1999. "La Custodia, Viana, Vareia de los Berones". Trabajos de Arqueología navarra, 14. Nafarroako Gobernua, Vianako Printzea Erakundea. ISSN: 0211-5174. 238 orr.
  • 1998. Almadías en Navarra, merindad de Sangüesa. Nafarroako Gobernua, 322 orrialde ISBN 978-84-235-1089-4 .
  • 1999. Juan Francés de Iribarren, compositor (1699-1767). Zangozako Udala; Nora abesbatza ISBN 84-605-9835-7 .
  • 2000. Santa María la Real de Sangüesa. Joya del románico navarro. Edilesa, 64 orr.
  • 2001. Santa María de Viana. Joya del Camino de Santiago. Edilesa, 64 orr. ISBN 84-8012-350-8.
  • 2006. Viana. Nafarroako Gobernua, Panorama bilduma, 37, 104 orr. ISBN 978-84-235-2850-9.
  • Álvarez Vidaurre, E; Imbuluzqueta Alcasena, G; Labeaga Mendiola, J. C.; Mariezkurrena Iturmendi, D.; Miranda Aliaga, D. et Miguel Orduna Portú, P. (koord.). Estudio etnológico sobre la artesanía y su significación cultural en Navarra. Ataun : José Miguel de Barandiaran Fundazioa. ISBN:84-934689-0-8
  • 2020. San Pedro de Torreviento, Viana: priorato benedictino de Santa María de Nájera. Viana: una ciudad en el tiempo, 2020, ISBN: 978-84-9017-020-5, 159-228 or.

Sariak eta omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2004an Zangozako kronikari ofizial izendatu zuten
  • 2005ean Urrezko Almadiazain izendatu zuten Burgin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Zubiaur Carreño, Francisco Javier. (2010). «Alabanza de Juan Cruz Labeaga Mendiola» Terra stellae. Revista del Centro de Estudios Tierra Estella (Centro de Estudios Tierra Estella) (2): 128-138. ISSN 2171-1895..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]