Juan Pablo Duarte
Wikipedia(e)tik
Juan Pablo Duarte Dominikar Errepublikako politikaria eta Dominikar Errepublikaren askatzailea izan zen (Santo Domingo, 1813 - Caracas, 1876). 1838an, Trinitaria elkarte ezkutua sortu zuen, eta independentziaren aldeko zuri, beltz eta mulatoak bildu zituen, Jaungoikoa, Aberria, Askatasuna lemapean. 1844an independentzia lortu ondoren, Santanaren politika kontserbadorearen aurka borrokatu zen, eta eskuindarrek erbestera egotzi zuten nagusitu zirenean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.