Jurisdikzio-biribilki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burguko jurisdikzio-biribilkia, Araba.

Jurisdikzio-biribilkia harrizko zutabea zen, herri baten jurisdikzioa adierazten zuena.[1] Batzuetan, pikota gisa ere erabiltzen zen, alegia, kondenatuak zigortzeko.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurisdikzio-biribilkiak XIV. mendean sortu ziren, jurisdikzio helbururekin. Biribilkiak tokiko erregimen administratiboa irudikatzen zuen, kokaturik zegoen lekuko herria zen jabea, eta haren bidez jakinarazten zitzaion kanpotarrari herri horrek hiribildu-pribilegioa zuela. Herrien sarreran edo jurisdikzioen mugan jarri ohi ziren, beti bide nagusien ondoan.[2]

1813tik aurrera erabilerarik gabe geratu ziren, Cadizko Gorteek sistema feudalaren adierazpen guztiak herrietatik kentzeko agindu baitzuten. Asko suntsituak izan ziren, eta gaur egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen.[2][1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Gallego, Juanma. Joan zaitez pikotara, aizu!. Alea, 2022ko urriak 23, alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-27).
  2. a b c Buradon Gatzagako pikota (Buradon Gatzaga, Bastida). Done Jakue bidea: Barrualdeko bidea, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]