Burgu
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; hiri-hazkunde forma gaitzat duena beste hau da: Burgu (hirigintza)
|
Burgu |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Elburgo/Burgelu |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Aguraingo Kuadrilla |
| Alkatea | María Natividad López de Munain Alzola (EAJ) |
| Herritarra | Burguar |
| Koordenatuak | 42°51′00″N 2°32′41″W / 42.85°N 2.54472°WKoordenatuak: 42°51′00″N 2°32′41″W / 42.85°N 2.54472°W |
| Eremua | 32,09 km2 |
| Garaiera | 615-878 m |
| Distantzia | 12 km Gasteiza |
| Posta kodea | 01192 |
| Biztanleria | 623 bizt (2011) |
| Dentsitatea | 19,41 bizt/km² |
| Sorrera | 1337 |
| http://ayuntamiento.elburgo-burgelu.com/eus/index.php | |
Burgu[1] (ofizialki Elburgo / Burgelu) Arabako erdialdean dagoen udalerria da, Aguraingo Kuadrillakoa. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, beronen mendebaldean dela, Dulantzi ibaiaren eskuin bazterrean. Gasteiztik 12 bat kilometrora dago.
Arbuluko ikuspegia
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Dulantzi ibaiak zeharkatzen du udalerria.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa).
- Hegoaldean: Bernedo.
- Ekialdean: Barrundia eta Dulantzi.
- Mendebaldean: Arratzu-Ubarrundia eta Gasteiz.
[aldatu] Historia
Burguren sorreraren agiria galduta dago. Hala ere, geroko agiriek hiribilduaren foru-agiria 1337koa zela argitzen dute, alboko Dulantzi sortu zen urte berekoa[2].
[aldatu] Banaketa administratiboa
Zazpi herrik osatzen dute udalerria:
- Añua
- Arbulu
- Argomaiz
- Azua (1957 arte Orenin herri desagertuarekin Ganboa udalerriaren barruan)
- Burgu (udalerriaren herriburua)
- Gazeta
- Ixona
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 462 | 455 | 510 | 556 | 565 | 521 | 443 | 355 | 264 | 203 | 202 | 418 | 480 |
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Burguko bolatokia, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko Eliza Nagusiaren absidetik hurbil dagoen eraikina da. Oina errektangulu formakoa da eta, hormak, harlangabez eginak. Sabaia, egurrezkoa. Aurreko aldea, hegoaldean, zabalik du eta, bertan, egurrezko hiru zutabe. Zutabeen oinetan, harri bana eta zapata bana. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta teilatu gaineko hegia sarrerarekiko paraleloki jarria dago, zutabe lodi batzuez eutsita[3].
- Burguko 19. etxea, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko ipar-ekialdean dago, errepidetik gertu. Oin errektangularra du eta bi solairu, behekoa eta lehena. Fatxada nagusian, beheko solairua portikoduna da: harrizko zutabeak, fuste ildokatu eta zutabeburu dorikodunak. Goiko aldea, adreiluz eta egurrez itxita dago. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta, teilatugaina, fatxada nagusiarekin paraleloan jarria da. Teilatuko hegalen azpiak zuburuz teilatuta daude[4].
- Burguko Pikuta, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko plazan dagoen monumentua da, zutabea, lau harmailaren gainean eta prisma formako oinarria duena. Egurrezko oinarri soila, fuste laua eta zutabeburu dorikoa du. Gaineko aldean puntan bukatutako osagai konikoa du. Gaur egun, haize-orratza eta burdinazko gurutzea ditu gainean[5].
- Argomaizko paradore edo ostatua. Pizkundeko eraikin handi batean dago, Larreatarren jauretxean, hain zuzen. 1978tik dabil ostatu moduan.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia Burguko Argomaiz herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Burguko udal-webgunea
- (Gaztelaniaz) Burgu Auñamendi entziklopedian
| Burguko herriak | ||
|---|---|---|
|
|||||||||||