Kafesne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kafesnea

Kafesnea kafea eta esnea nahasiz egindako edaria da.[1] Kafe eta esne proportzioa asko aldatzen da munduko herrialde batetik bestera; Euskal Herrian, oro har, edalontziaren erdia-edo kafez eta beste erdia-edo esnez beteta egiten dute kafesnea taberna eta jatetxeetan, baina etxe batetik bestera eta kafe-hartzaile batetik bestera ere asko aldatzen da proportzio hori.[2] Kafesneak kolore marroia izaten du: proportzioan zenbat eta kafe gehiago duen, orduan eta marroi ilunagoa izango da.[2] Nahasketa horri azukrea edo edulkoratzailea ere gehitu ohi zaio. Oro har, bero-bero zerbitzatzen da, baina hotza hartzen duenik ere bada.

Esnea kafea baino askoz gutxiago duen kafesneari, kafe ebakia esaten zaio Hego Euskal Herrian eta Espainian (gaztelaniaz, café cortado) eta Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «kafesne», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  2. a b «Kafesnea», Hankazgora bloga (Unai Elorriagaren Vredaman eleberritik ateratako pasartea da, ume batek kafesnea nola ikusten duen azaltzen duena).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kafesne Aldatu lotura Wikidatan