Kalimotxo kalea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalimotxo kalea Tenerifeko Tacoronte herrian dago, Kanariar uhartetan. Kaleak Coca-Cola fabrika eta eskualdeko ardo-upeltegia lotzen ditu. Tacoronteko Udalak azaldu duenez, «norbaitek, behin, bi ekoizpen-zentroak lotzen dituen kaletik umorezko iruzkin bat bota zuen», eta, ondoren, udal-espediente bat sortu da, kalearen izen berriarekin amaitu dena. Kalimotxo kaleko errotulua gaztelaniazko zein euskarazko grafiak jasotzen ditu. Jose Daniel Diaz Armas alkateak abiatu zuen ekimena erakundeetan.

Ardoak tradizio luzea du Tenerifeko herri honetan, eta bertan ekoitzitako ardoak Tacoronte-Acentejo Jatorrizko Deituraren parte dira. Coca-Cola, aldiz, berriagoa da, 1996an ezarri baitzuten herrian. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]