Kamal al-Din Behzad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Behzaden irudi bat.

Kamal al-Din Behzad, Kamāl ud-Dīn Behzād edo Kamaleddin Behzad (1450 inguru - 1535 inguru), persieraz کمال‌الدین بهزاد, Persiako margolaria izan zen. Persiako miniaturen maisu handia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behzaden bizitzari buruzko berri asko ez dagoen arren, jakina da Persiako gorteko eta safawien gorteko pintorea izan zela. Pinturaren konposizioan duen maisutasuna eta koloreen ezagutza sakona dira Behzaden lanaren ezaugarri nagusiak. Zaila da jakitea zein bilakaera izan zuen Behzaden lanak, ez baita ezagutzen zeintzuk diren gaztetan eginiko lanak eta zeintzuk beranduago eginikoak. Pertsonaia ugari agertzen da beti bere koadroetan, errealismo handiko pertsonaiak, gorteko eta eguneroko bizitza irudikatzen duten eszenetan. Persiako miniaturen eskolaren sortzailea eta bultzatzaile nagusia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kamal al-Din Behzad Aldatu lotura Wikidatan