Kamamila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau kamamila arruntari buruzkoa da; beste motak gaitzat duena beste hau da: Kamamila (argipena)
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Kamamila
Loreak
Loreak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Ordena: Asterales
Familia: Asteraceae
Generoa: Chamomillas
Espeziea: Chamomilla recutita
Sinonimoak

Chamomilla chamomilla, Matricaria chamomilla, Matricaria recutita Matricaria suaveolens

Kamamila arrunta (Chamomilla recutita) Asteraceae familiako urteko landare belarkara da, sendabelar estimatua. Eremu lehorretan eta eguzkitsuetan hazten da, batez ere, Europan.

Chamomilla recutita latinezko izenaren hainbat sinonimo ditu: Chamomilla chamomilla, Matricaria chamomilla, Matricaria recutita eta Matricaria suaveolens.

Erabilera [aldatu]

Landare hau, sendabelar ezaguna da eta antzinatik erabiltzen da. Hainbat osasun arazo sendatzeko erabil daiteke kamamila: tentsiorako, azalerako, begietako narritadurarako, sukarra jaisteko eta ilea horia mantentzeko.

Infusioak egiteko erabiltzen da landare hau, batez ere, sabeleko minak apaltzeko. Infusioak egiteko, ura eta kamamila behar da. Lehendabizi, ura berotu eta edalontzi batera bota. Ondoren, kamamila landarea hartu eta ur beroa dagoen edalontzira bota, ura kolorea hartzen duenean kamamila landareak kendu. Gero, nahi baduzu azukre edo ezti pixka bat bota, zapore goxoagoa izateko. Horrela, edateko prest izango da.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kamamila