Infusio
Infusioa hainbat belar usaitsuren hosto lehor, lore zati edo fruituengandik lortutako edaria da. Hauek, uretan sartzen dira, ohikoa baino tenperatura altuagoan, baina irakitera heldu gabe. Urak irakiten badu, orduan egosketa bezala hartzen da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Kafea, gure historian, arabiar mundutik sartu zen. Itxura denez, Etiopia eta Arabia aldeko tribu nomadak, non, kafe landarea basati hazten den, jada hartzen zuten, baina ez edari bezala. Eurek egiten zutena kafea birrindu, eta gantzarekin nahastea zen, honela, euren bidaietan zehar jaten zituzten bola batzuk eratuz.
Infusio ohikoenak, kafea, tea, matea, kamamila eta ezki-ura dira.
Kimikan [aldatu]
Kimikan, honela, ohikoa baino tenperatura altuagoan baina irakitekoa baino baxuagoan, produktu, nahasketa edo disolbaketa batetatik, uretan disolbagarriak diren zatiak ateratzeari esaten zaio.
Medikuntzan [aldatu]
Infusioa, medikuntzan, bere lehen xedea, gorputzeko zatiren batean txertatzea den disolbaketa bat da. Ohi, zainetako zirkulazio uharrean txertatzen dira, eta, kasu hontan, zainbarneko infusioa esaten zaio. Baina, disolbaketa txertatu beharreko gorputz zatia liseriketa hodia balitz, eta infusio hori ahotik sartua izango balitz, infusio hori, ahozko infusio deituko litzateke, te infusio bat, adibidez.
Ohi, infusioak, disolbagarriren baten disolbaketa urtsuak dira, hau da, disolbagarri bat uretan disolbatzearen emaitza, baina, urak berak, beste inolako disolbagarririk ez duela. Disolbagarria, beti izango da disolbatzailean disolbatuko den substantzia. Ura ez den beste disolbatzaile batzuk dituzten disolbaketak, alkohola edo likido koipetsuren bat izan daitezke, eta disolbagarria materia solidoa izan daiteke, gatza, adibidez, gasa, presioan txertaturiko karbono anhidridoa kasu, edo substantzia likidoren bat, azido azetikoa bezala.