Karabansarai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Qalat el-Mudiqeko karabansarai, Sirian.

Karabansarai edo, Indiako azpikontinentean, sarai (persieraz: كاروانسرا kārvānsarā edo کاروانسرای kārvānsarāi; turkieraz: kervansaray) Ekialde Hurbilean karabanak babestu eta atseden hartzeko barruti hesitua da. Hirietatik kanpo eraikiak dira karabansarai gehienak. Lauki-egitura izan ohi dute, horma garaiz inguratuak. Barnealdean, beheko solairua kargak eta abereak pausatzeko izaten da, eta goiko solairuak bidaiarientzat. Karabansarai batean 300-400 gamelu edo mando sar daitezke. Barrenean iturria izaten dute, zamariei edanarazteko eta bidaztien premietarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karabansarai Aldatu lotura Wikidatan