Indiako azpikontinentea
| Indiako azpikontinentea | |
|---|---|
Indiako azpikontinentea satelite bidez ikusia |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Hegoaldeko Asia |
| Koordenatuak | 20°N 78°E / 20°N 78°E |
| Azalera | 4,4 milioi km2 |
| Administrazioa | |
| Demografia | |
| Biztanleria | ~1.700 milioi bizt |
| Dentsitatea | 350 bizt/km2 |
Indiako azpikontinentea India historiko gehiena barnean hartzen duen eskualde geografikoa da, gaur egun India, Pakistan, Bangladesh, Nepal eta Butan estatuetan banatuta. Kulturalki, Sri Lanka eta Maldivak uharteak ere barnean ditu. Herrialde guzti hauek South Asian Association for Regional Cooperation elkartean daude. Guztira, Indiako azpikontinenteak 4.480.000 km² azalera du.
Izena [aldatu]
Sarritan eskualdeari azpikontinentea deritzo, normalean munduko eskualde bakarrari horrela deitua delako. 1947 arte, eskualdea India baino ez zen. Pakistan edo Bangladeshek gaitzesten dute Indiako azpikontinentea izena eta Hegoaldeko Asia nahiago dute.
Geografia [aldatu]
Eskualdeak iparraldean eta ekialdean Himalaia eta hegoaldean Arabiako itsasoa eta Bengalako golkoa ditu. Pakistan, Afganistan eta Iran arteko Hindu Kush mendilerroa ipar-mendebaldeko mugatzat hartzen da. Pakistango mendebaldeko aldea, Balutxistan Sulaiman mendiek banatuta dago, hori dela eta ez dago azpikontinentean baizik eta Irango goi-ordokian.
Horrexegatik Asiako penintsula dela esan dezakegu.
Biztanleria [aldatu]
Indiako azpikontinentea munduko eskualderik populatuenetariko bat da. 1.500 milioi biztanle inguru ditu, munduko laurden bat. Biztanle dentsitatea kilometro karratuko 305 pertsonakoa da, munduko batez bestekoa baino zazpi aldiz gehiago.