Karnakeko Errege Zerrenda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arbasoen Ganbera, "Karnakeko Errege Zerrenda" Louvren erakusgai.
Arbasoen Ganbera, Lepsius-ek marraztua.

Karnakeko Errege Zerrenda edo Arbasoen Ganbera Karnakeko Amon jainkoaren tenpluan zizelkatua izan zen, eta, gaur egun, Parisko Louvreko Museoaren gela batean dago.

Kronologikoko ordenatutako faraoi zerrenda bat du, jatorrian, 61 kartutxo zituena. Baina, gaur egun, horietatik, 50 baino ezin dira irakurri, Menesetik Tutmosis III.a arte. Egiptoko XIV. dinastia eta gobernari hiksoak ez dira aipatzen. XIII, XV eta XVI. dinastiatik, hogeita hamabost faraoi inguru baino ez dira aipatzen orotara. Haren garrantzia, Egiptoko bigarren tarteko aroko gobernari batzuek aipatzen dituen dokumentu ezagun gutxietako bat izatean datza (bestea Turingo Errege Kanona da).

Akhmenuaren ganbera txiki batean zizelkatua zegoen, Amonen tenpluan, Arbasoen Ganbera deritzona: Tutmosis III.a faraoia, bere aurretik Egiptoko faraoi izan zirenei, 61 orotara, eskaintzak egiten agertzen da.

Ganbera hau XIX. mendean aurkitu zen, eta, 1843an Prisse d'Avennesek bloke guztiak desmuntatu eta lapurtu zituen, Esnako gobernaria erosi zuen eta kontrabando bidez Parisera eraman. Karnakeko tenpluan, nahiko fidagarria den kopia batez ordezkatuak izan dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karnakeko Errege Zerrenda Aldatu lotura Wikidatan